XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ni Lee Anderson lagun maitea naiz.
Irriz lehertu zen eta nere atzetik eramaten utzi zidan.
- Noski, Lee Anderson...
Etorri, Lee...
Gure esperoan daude.
Oraingoan, berriz, ozta-ozta jarraikitzen ahal nintzaion.
Neskak eskaileraren bost mailak bi segundutan jauzika pasatu zituen eta hamar metro haratago harrapatu nuen.
- Ea!...
Ez hain bizkor!
Beso zabalduetan hartu nuen.
- Autoa han dago.
Judy eta Bill zain zeuden
- Likidoa badugu
- Lou Asquith?
- Baita ere,
Hura ere han dago.
Goazen.
Jean Asquithek, aurreko jarlekuan burua atzera botaiaz, Billi esku alfer bat luzatu zion.
- Kaixo!
Zer moduz?
Euria ari du?
- Ez, bat ere ez
Barometroak hemezortzi merkurio-oineko depresioa iragarri du, baina biharko.
- O!